Oinati iraunkorrago bat eraikitzea da denon zeregina. Oinatiko Udalak herriaren garapenak eta ongizateak dituzten beharrak kontutan hartuta, Oinati garbiago, osasuntsuago eta aurreztaileago bat eraikitzea du helburu. Horretarako, hainbat ekintza jarri ditu martxan.
Oraingo honetan, mugikortasun planak izango du lehentasuna, mugikortasun iraunkorra lortzea helburu zailenetarikoa baita, baina aldi berean, beharrezkoenetarikoa Oinatiko bizi kalitate maila hobetu eta inguruarekiko errespetua mantentzeko.