Zer da Lanbus?
LANBUS Oņatin kokatuta dauden enpresetako langileentzat diseinatutako garraio kolektiboa da, baina edozein herritarrek erabil dezake. Zerbitzu berri honek herriko erdialdea eta industria zonaldea lotuko ditu astelehenetik ostiralera. LANBUSek izaera erregularra izango du eta mugimendu handiko orduetan zerbitzua areagotuko da. LANBUS martxoaren 2an jarriko da martxan eta lehendabiziko hilabetea guztiz dohainik izango da. Hartara erabiltzaileek garraio berritzaile honen abantailak konprobatzeko aukera izango dute.