Egin den ikerketaren arabera, gaur egun Oņatiko industrietako langileen %80a bere auto propioarekin joaten da lanera. Hau da, 3.000 pertsona inguruk egunero hartzen du automobila bere lanpostuetara heltzeko eta horietatik 1.600 herrian bizi dira. Gainera, 800 gidari baino gehiagok 3 kilometro baino gutxiago duen ibilbidea besterik ez dute egiten autoz. Eta honako hauek ez dira datuak soilik, baizik eta langileek, enpresek eta herriak pairatzen dituzten arazoak; mugimendu handiko orduetan auto-ilarak, automobilak aparkatzeko lur industrialaren gehiegizko erabilpena, kutsadura, mugikortasun mugatua, edo egoera horietan gidatzeak sortzen duen estresa. Honi guztiari, kotxe pribatua erabiltzen duen langile bakoitzari urtean 3000 euro kostatzen zaiola batzen zaio.
Hauek, Oņatiko Udaletxeak LKS enpresari eskatutako mugikortasun diagnostikoaren datuak dira. Ikerketa hau aurrera eraman ahal izateko, lan mahai batzuk eratu ziren; Oņatiko 23 enpresa hasi ziren lan egiten eta horietatik 13k hartu dute parte zuzena proiektuan. Bertan, beste neurri batzuei buruz eztabaidatzeaz gain, zerbitzu berri honen kudeaketa hoberena zein litzatekeen erabaki zen, ibilbidea ezarri zen eta baita zerbitzuaren barne logistika ere.
Azkenik, Fagor Industrial, Ulma Construcciķn, Ulma Packaging eta Ulma Piping izan dira zerbitzu hau bere langileen eskura jartzea erabaki duten enpresak, dena dela zerbitzua irekita jarraituko du Oņatiko beste enpresaren batek parte hartzeko interesa baldi badu.